XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BURJES.- Erdi Haroan hitz honek kaletar edo hiritar esan nahi zuen, hau da, burguan edo hirian bizi zena; baserritarra edo nekazari ez zena.

Artisano eta eskulangile klase honetatik, feudalismoaren erorpenaz, fabrikadun haundien klasea sortu zen, eta beroni burjes haundien klasea esaten zaio.

Denda eta lantegi ttipien jabeei, ordea, burjes ttipiak esaten zaie.

Aleman textuetan Erdi Haroko burjesak Bûrger izenaz deiturik azaltzen dira, eta burjes modernoei, ordea, Bourgeois esaten zaie, frantsesez bezala.

BURJESERIA.- Burjes klasea, burjesen taldea.

CABET (Etienne), (1788-1856).- Frantses komunista utopiko bat.

Nobela famatu bat idatzi zuen: Ikariarako ibilaldia, bai eta Estatu Batuetarako kolonizazio saio batzuk ere.

DARWIN (Charles), (1809-1882).- Ingeles naturalista bat.

The origin of especies (= Espezien jatorria) izeneko liburuaz bizidunen eboluzioaren teoria formulatu zuen, zientzia naturalak goitik behera aurrera eraziaz.

EGINTZA.- Produkzioa.

ENGELS (Friedrich), (1820-1895).- Sozialismo zientifikoaren fundatzaileetarik bat.

Karl Marxen lagun eta kolaborari zintzoa.

Beronekin Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuen.

Haren lanik aipagarrienak: Ingalaterrako langile klaseen egoera (1845), Alemaniako iraultza eta kontrairaultza, Anti-Dûhring, Sozialismoaren aurrerabidea Utopiatik zientziara (1880), Familiaren, jabegoa pribatuaren eta Estatuaren jatorria (1884), Ludwig Feuerbach eta aleman filosofia klasikoaren amaiera (1888), etab.

Hauez gain Engelsek konta ezinezko artikuluak idatzi zituen aleman- eta internazional berripaperetan.

Marxen heriotzaz gero, beronen lanak argitara eman zituen.

Lehen Internazionalaren kontseilu jeneraleko partaidea izan zen.

Marxekin batera, mugimendu sozialista internazionala zuzendu zuen.

ERMANDADE.- Feudal garaietako ofiziomaisuen elkartasun bat, artisanoen eta eskulangileen interesen alde egiteko sortua.